martes, 27 de octubre de 2015

la decision de anne

    Balore edota dilema moralak ( medikuak argi uzten du ez-legala dela).

Pelikula honen hasieran katen gaixotasuna jakiten denean, haien gurasoei aukera bat ematen die medikuak, katen gaixotasuna sendatzeko beste ahizpa bat izatea odol berdinarekin, bi gorputzak konpatibleak izan daitezen.
Gaur egun hauetako kasu asko ikus ditzakegu, gurasoak beren semeak sendatzeko edozer gauza egiteko gai direlako. Ni haien lekuan egongo banintz gauza bera egingo nukeela uste dut, organo bat erostea nire semea sendatzeko. Legala ez den gauza bat da baina jende askok egiten du gaur egun, batez ere dirudunak. Oraindik ama ez naizenez ezin dut ziur zer egingo nukeen esan baina hori egingo nukeela uste dut, txarto egiten ari naizela pentsatu gabe.

  Emozioak: senar-emaztearenak eta seme alabenak.
·         Epaiketan Jesse lehertu  egiten denean eta Annei egia esateko esaten dionean.
·         Familia guztia hondartzara joaten denean Katen azkeneko egunetan daudela jakinda.
·         Annek Katei organo eta odol gehiago ez donatzeko erabakia hartzen duenean.

    Familiaren kontzeptua pelikulan ( pertsonai bakoitzaren ezaugarriak eta erlazioak aipa daitezke)

Ama Sara: oso familiarra eta burugogorra da, bere seme-alabak asko maite ditu. Zerbait lortu nahi duenean edozer gauza egiteko gai da. Oso erlazio ona du Katekin, bere alaba gaixoa, eta beti bere ongizatean pentsatzen du. Anne asko maite du bebai, baina bere begietako neskatxa Kate da. Hain zentratua dago katen gaixotasunean non bere semea Jesseren dislexiaz ez dela jabetzen.

Aita Brian: asko maite ditu bere familiarrak baina oso lasaia da eta erabakiak lasaitasunez hartzen ditu inongo presarik gabe, erabaki onena hartu nahi baitu. Kate eta Anne bere alabak berdintasunez maite ditu eta askotan bere buruari galdetzen dio ea txarto egin ote duten Annei hainbeste presioa sartzen.

Kate: neskatxo gaixoa da, oso ausarta eta indartsua. Bere familiarrak asko maite ditu bebai eta berarengatik egiten duten guztia eskertzen die. Anne asko maite du, bera izan delako hainbeste bizirik irautearen arrazoia. Beraz, Anneri eskatzen dio emantzipazio medikua eskatzea, gehiago ezin duelako eta hil nahi delako.

Jesse: anaia da, pelikularen hasieran oso isila dela ikusten da baina epaiketan bera da dena errazten duena. Oso indartsua da, beraren gurasoen eta arreben liskarrak egunero entzuten dituelako.

Anne: oso familiarra da eta asko maite du bere ahizpa, horregatik berak eskatutakoa egiten du inongo arazorik gabe. Oso ausarta eta indartsua da bebai nahiz eta 11 urte izan. Erabakiak bere kabuz hartzeko gai denez heldua dela esan dezakegu.

Izekoa: ez da pelikuan asko agertzen, bere ahizpa ( Sara) asko maite du eta behar duen gauzetan lagundu egiten dio.

    Gaixotasuna: bakoitzaren jarrera arazo honen aurrean ( ama Sara, aita Brian, Kate, Jesse, Anne, izekoa…)

Ama Sara: asko eragin zion bere alabak holako gaixotasun larri bat izateak eta hortaz, lan egiteari utzi zion bere alaba maitea zaintzeko. Bere alaba Kate hainbeste maite duenez, bere gainontzeko seme-alabak alde batera uzten ditu eta haien onuretaz ahazten da.

Aita Brian: familia honen oinarria da, berak loturik mantentzen ditu eta liskarrak daudenean beti erdian dago hauek konpontzen saiatzen delako . katentzat onena egiten du beti, adibidez, pelikularen amaieran hondartzara joan nahi zuen eta aitak
hondartzara eramaten du bere onerako egiten duela uste duelako.

Kate: bere gaixotasuna gainditzen saiatzen da baina azkenean ezin du gehiago eta bere ahizpari eskatzen dio laguntza.

Jesse: bere familiar guztiak bezala katen onuran pentsatzen du beti eta horregatik katen sekretua gordetzen du epaiketa den arte.

Anne: asko maite duenez kate eskatzen diona egiten du nahiz eta ez du nahi bere ahizpagatik egiten du.


Izekoa: kate animatzen saiatzen da eta bere ondoan egoten da beti, momentu hain latzetan oso garrantzitsua delako familia ondoan izatea.



filmearen link-a: 

https://www.youtube.com/watch?v=smzx86v4Fvc

martes, 20 de octubre de 2015

ZERTARAKO ESKOLA XXI. MENDEAN?



 SARRERA

Hezkuntza gizakia osotasunean garatzeko ematen den prozesua da, jaiotzen garen momentutik heriotzararte. Hiru hezkuntza mota daude; hezkuntza formala, ez formala eta informala. Hezkuntza formala guztiz instituzionalizatutako, kronologikoki mailakatutako eta hierarkikoki antolatutako hezkuntza sistema da,  Haur Hezkuntzako lehen momentutik unibertsitateko azken urteraino hedatzen dena. Hezkuntza ez formala aldiz, eskolaz kanpo (aisialdian) jasotzen den hezkuntza mota da eta planifikatuta  egon daiteke. Azkenik hezkuntza informala dugu, honek bizitza guztian zehar garatutako prozesu bati egiten dio erreferentzia. Prozesu horretan zehar gizakiak, eguneroko esperientzia eta ingurunearekin edukitako erlazioari esker, ezagutza eta trebetasunak lortuko ditugu gehienetan intentziorik gabekoak izaten dira.


XXI. MENDEKO ESKOLA

Guk lan honetan hezkuntza formalari egingo diogu erreferentzia, bereziki XXI. mendeko eskolei. Eskola gizakiontzat gaur egun derrigorrezkoa da, bertan  gizakiak ezagutzak jasotzen ditu eta pertsona bezala  garatzen laguntzen duen erakundea da.

Eskola antzinako Grezian sortu zen, horrez geroztik, eskolak aldaketa nabariak jasan izan ditu. Garai bateko hezkuntza educaren (eskola tradizionalean) oinarritzen zen. Educareren ezaugarrietako batzuk hauek dira:
·                     *Kanpotik barrurazko prozesua, hau da, inposatutakoa.
·                     *Hezitzaileak hezigaia edo ikaslea elikatuko du.
·                     * Hezitzaileak bakarrik dauka beharrezko elikagaia.
·                      *Hezitzailearen autoritatea.

Aipatutako hezkuntza mota honetan hezitzaileak inposatutakoa bete behar zen. Horren ondorioz, ez ziren haurren beharrak asetzen, haien garapena ez zen kontuan hartzen ezta behar bereziak zituzten haurrenak ere eta ikasleek hezitzailearen aginduak betetzen ez bazituzten eta eskolak eskatzen zuen mailara iristen ez baziren zigor fisikoak jasan behar izaten zituzten.

Eskerrak, gizarteak aurrera pausu handia eman duela hezkuntza ereduari dagokionez, hau da, educaretik educerera saltoa ematea. Hala ere, esan beharra dago, educerek educaretik ezaugarri batzuk hartzen dituela. Educereren ezagarri aipagarrienak honako hauek dira:
 *Hezigaia hezkuntzaren prozesuaren eragile aktibo bihurtzen du.
 *Hezigaiak berak garatuko du bere ikaskuntza prozesua.
 *Hezitzailearen estimulazioa edo gidaritza jasoko du
 *Ikaslea da protagonista.
·                      *Ikaslearen aukerak kontuan hartzen dira.

Educeren aipatu dugun bezala ikaslea da protagonista, beraz, esan dezakegu irakasleak haurrak behatu eta beraien beharrak asetzen saiatzen direla, heziketa egoki bat eman diezaieten.

XXI. mendeko gizartean  aldaketa sozialak aurrera pausu handiak eman dituztela esan dezakegu. Eskola tradizionalaren puntuak galtzen joan dira,  erlijioa adibidez. Ezagutza etengabe aldatzen ari da eta egoera gero eta konplexuagoak sortzen ari dira.

Gainera kultur berdintasunerako ahalegin nabarmena antzematen da: asko etxetik irten gabe egoten ziren, gurasoei lotsa ematen baitzen horrelako seme-alabak izatea hizkuntzak, modak, ohiturak… Ekonomiaren desoreka eta gizarte bazterketa handituz doaz, baina beste alde batetik, esan dezakegu inklusioa gero eta gehiago sustatzen ari dela gizarte honetan eta batez ere eskoletan.

“Denek onartzen dute heziketa integratzailea beharrezkoa eta baliagarria dela jarrera bereizgarriak aldatzen laguntzeko”.
 Itziar Usabiagak HIK HASI aldizkaria

Gaur egungo eskolak egokitzen ari dira ezgaitasunak dituzten pertsonentzako, hau aurrerapauso handia dela ikusten dugu garai batean ezgaitasunak zituzten pertsonak ez baitziren onartuak gizartean eta ez zituzten erraztasunak bere heziketan aurrera egin ahal izateko, pertsona hauei marjinatu egiten zitzaien. XXI. mendeko eskoletan aldiz, ez dira horrelako egoerak ikusten. Oraingo hezkuntza honetan eskolak prestatuta daude ezgaitasunak dituzten ikasleei egokitutako baliabideak eskaintzen. Adibidez, eskola askotan ikus dezakegu igogailuen instalazio berria gurpildun aulkian dauden ikasleentzat pentsatua, baita ere, itsuei zuzendutako hizkuntza txertatua.

Hau guztia dela eta, esan dezakegu, eskola inklusiboak ikasle guztien beharrak betetzeaz arduratzen dela, bakoitzaren ezaugarri pertsonal, psikologiko, pedagogiko… ezberdinak kontuan hartzen dituztela, beharrak non dauden atzematen eta hauei aurre egiteko konponbideak bilatzen saiatzen dira, denek hezteko aukera izan dezaten. Eskola mota honen helburu nagusienetako bat, bere ikasleak dibertsitatean eta diskriminaziotik at hezi ahal izateko oinarria jartzea da. Ondorioz, edozein ikasleek izan ditzaketen beharrei, irtenbideak bilatzen saiatzen da gaur egungo eskola.

Esan beharra dago, orain bizitzen ari garen krisi sozial honek ere eragina duela heziketan. Honekin esan nahi duguna da, ikasleek izugarrizko presioa jasan behar izaten dugula gure etorkizunari begira, izan ere, ikasketak amaitu eta gehiengoak enplegurik ez dugu lortzen. Ondorioz, gehiengoak egiten ari garen ikasketekin aurrera jarraitzen dugu gehiago formatuz. Hau oso onuragarria izan daiteke baina bere alde txarrak ere baditu. Hots, hauetako bat, gizartean sortzen ari den lehia da, enplegua lortzeko aldetik geroz eta titulu gehiago izan, orduan eta aukera gehiago dituzula lan egiteko transmititzen du gizarteak. Guzti honekin esan nahi duguna da, gaur egungo eskoletan presio handia jasaten dela haur eta gurasoen arteko lehiakortasuna geroz eta handiago delako.

Lehen aipatu dugun bezala, eskola tradizionalean berezitasunak zituzten ikasleek ez zuten inolako laguntzarik, baina denborak aurrera egin ahala, pedagogo batzuei esker egoera hori aldatu izan da. Pedagogo horietako bat Maria Montessori dugu.

 Italiar emakume honek ingeniaritza, biologia eta medikuntzaa ikasketak burutu zituen. Italiako lehen mediku emakumea bihurtu zen, baina emakume izateagatik ospitaleetan aritzeko baimena ukatu eta adimen urriko haurrekin hasi zen lanean. Haur hauekin lanean zegoen bitartean, ikusi zuen  haur hauek euren ahalmenak eduki eta garatu zitzaketela. Haur hauek bizitza hobe bat merezi zutela uste zuen eta ez zituen ikusi gizarterako karga bat bezala. Montessorik izan zituen teoria pedagogikoak haur hauekin hasi zen garatzen. Pedagogo honek, haurra ezagutu eta bere beharren arabera heziketa egoki bat ematen saiatzen zen.

Hau izan zen Montessorik garatu zuen teoriaren ideia garrantzitsuenetarikoak:
·         Umeen burmuin absorbentea: haurrak inkozienteki ikasten dute, baina ezagutza hauek kontziente bihurtzen dira gutxinaka-gutxinaka. Hau da, umeek bere ingurunean ikusten duten guztia barneratzen dute erraztasunez.
·         Periodo sentikorrak: umeak gaitasunak eskuratzen dituzte era naturalean eta gaitasun hauek lagungarriak izango dira kanpoko munduarekin erlazionatzeko.
·         Prestatutako ingurumena: umeen ingurunea garrantzitsua da haien gaitasuna modu egokian garatzeko. Guztiz beharrezkoa da ingurune hori haien beharrei eta ezaugarriei egokituta egotea.
·         Helduaren rola: Montessorik zioen helduek bitartekaritza lana egin behar zutela, hau da, umeei unean uneko baliabide egokiak bermatzea.

“Ayudame ha hacerlo por mi mismo”
Maria Montessori

Esaldi hau oso erlazionatua ikusten dugu XXI. mendeko eskolekin, izan ere, gaur egun ikasleek lorpenak beraien kabuz lortzen dituztela esan dezakegu, nahiz eta irakasleak lorpen horiek lortzeko baliabide egokiak eskaintzen dizkien ikasleei. Azken finean, heziketa on bat lortzea irakasle eta ikaslearen arteko hartu-eman zuzen bat dela argi dago. Horregatik, azpimarratzekoa da, irakasleak haurra ezagutzeko beharra duela honen beharrak zeintzuk diren identifikatzeko eta hauei aurre egiteko metodo edo modu egokiena martxan jartzeko.

XXI. mendean esan dezakegu familiak eskolaren esku utzi dituztela zenbait eskumen. Umeak eskolaratze prozesuan aurrera egin ahala gurasoek eskolarekiko erakusten duten distantzia areagotzen doa. Esan dezakegu, Haur Hezkuntzan eskola-familia arteko harremana nabariagoa dela Lehen Hezkuntzan baino. Zer esanik ez DBH eta batxilergoan. Unibertsitate mailan aldiz ikaslea autonomoa da eta harreman hori ez da beharrezkoa. Hala eta guztiz ere, estatuak badu garrantzia heziketan, izan ere, bera da curriculum-eko gaiak zehazten dituena. Horrez gain, gurasoek ere badute heziketaren parte hartzeko beharra. Hauek bai dira, baloreak eta beste zenbait ezagutza haurrei transmititzen dituzten agenteak.

Hau guztia dela eta, laburbilduz, esan dezakegu hezkuntzak aurrera pausu handiak eman dituela azken urteotan. XXI. mendeak bizitzeko ikasleak prestatu behar ditugu, XX. mendean prestatutako irakasleekin, eta XIX. mendeko egitura duen hezkuntza sisteman.


ONDORIOAK

Lan honi amaiera emateko, esan beharrekoa da, XXI. mendeko gure ikuspuntutik hezkuntzaren helburu nagusienak hauek direla:

Irakasleek ikasleekiko eta ikasleen arteko trataera berdinak (genero bereizketarik ez, begiko umerik ez) izatea eta errespetuz jokatzea.

Denok dakigun bezala gizartea gizaki guztiak osatzen dugu, hau da, denak talde bat garela esan dezakegu. Beraz esan dezakegu, talde lana sustatzeak gizartean ondorio onak izango dituela, haurrek arauak errespetatzen ikasi beharra dute gero kalera irteterakoan modu egokian elkarbizitzen jakiteko.

Eskoletan inklusioa oso garrantzitsua dela azpimarratzen dugu gaur egungo gizartean aniztasuna oso garrantzitsua delako eta honek gure gizarte hau aberatsa egiten duelako.

Sozializazioari dagokionez, gizartean onartua izateko eta bizitzan aurrera egiteko beharrezkoa da. Ez dugu ahaztu behar sozializazioa jaiotzen garen unetik heriotzarainoko prozesua dela.

Irakasleen lana eskolan oso garrantzitsua da, hauek bitartekaritza lana egin behar dutelako. Irakasleek ikasleen beharrak identifikatuko dituzte eta hauei erantzun egoki bat emateko beharrezko baliabideak edo materiala eskaini behar dizkiote haurrek garapen egokia izan dezaten.

Gure ustez, nabarmentzekoa da irakasleen formakuntza. Formakuntza hau aktiboa izan behar dela pentsatzen dugu, horrela, irakasleek momenturo formatzen (ikastaroak, formakuntzak…) jarraitu behar dute. Hauek ezin baitira atzean gelditu eredu bat direlako ikasle guztientzat. Hau da, etengabeko formakuntza aktiboa jaso behar dute, hezkuntzan denbora pasatzen den heinean aurrerapenak ematen direlako.

Azken finean, hezkuntzaren xedeek gure gogoetatik abiatu behar dute jende askea eta kultur identitatea duena lortzeko. Hori litzateke gure herriak egin lezakeen ekarpenik ederrenetarikoa.


BIBLIOGRAFIA

CAMINO, I. eta MURUA, H. (2012). Hezkuntzaren Teoria eta Historia. Madril: Delta Publicaciones.
  




ERANSKINAK



Egileak: Irati Preciado, Mikel Ruiz, Aiala Zurimendi eta Ainara Mantxola