miércoles, 11 de noviembre de 2015

IRAKASLEEI EGINDAKO ELKARRIZKETAK

ELKARRIZKETA MIKEL


Gaur nire irakaslea izan zen pertsonarekin egon naiz elkarrizketa egiteko. Lehenik eta behin, elkarrizketarekin hasteko, galdetu diot ea zer ikasi zuen. Galdera honi erantzuna emateko, esan dit BUP eta COU ikasi zituela lehenik eta behin, honen ondorioz selektibitatea egitea erabaki zuen (nahiz eta derrigorrezkoa ez izan). Bere ikasketekin jarraitzeko magisteritza ikasten hasi zen, 3 urtetako karrera zena. Bakarrik zegoen erdaraz egiteko posibilitatea, gainera berak ez zekien euskaraz oraindik. Behin amaituta langabezian sartu zen eta hau aprobetxatzeko EGA atera zuen.
Irakasle moduan lan egitea, ez zen erraza izan. Zuzenean ez zen hasi irakasle moduan, hasi zen ordezkapenak egiten eta ondoren “interino” izatera pasa zen. Ordezkari bezala 1988an hasi zen eta “interino” izatera 1997an pasatu zen. Bost alditan aurkeztu zen oposaketak egitera eta azkenean 2007an gainditu egin zituen. Berak esan zidan moduan, hasiera oso gogorra izan nuen, leku askotatik mugitu behar nintzen eta ikastola guztietara egokitu behar nintzen hilero.
Hasi zenetik, beti egin du lan eskola publikoetan eta ez du soilik haur hezkuntzan lan egin, baita ere lehen hezkuntzan aritu da. Eskola askotan egin du lan, hainbeste dira ezin izan dituela guztiak gogoratu. Baina bai esan didala zer motatako metodoak erabili dituen;” Txomin Aresti” deitzen den ikastolan, Amaraberri metodo erabili zuen. “Elejabarrin ikastolan” berriz comunidad de aprendizaje erabili zuen, bestelako metodoak ez ditu kontuan hartu, baino gehitu dit bere lankideetatik gauza asko atera dituela. Azkenean, irakasle bakoitza klase emateko era desberdina sortzen du.
Irakaslez aparte, pertsona honek, ardura desberdinak izan ditu. 08-09 ikasturtean, “Elejabarri”-n ikastolan zegoela, ikasketa burua ardura hartu zuen. Geroago “Arangoiti” ikastolan ardura berdina izan zuen 11-12 eta 12-13 ikasturteetan. Izan duen beste ardura bat, koordinatzailea izan zen baina ezin izan dit ikasturtea esan.
Irakasle moduan hasi nintzenean espero nuena izan zen, aldiz praktikak lehen hezkuntzan egin nituen. Nahiz eta espero nuena izan, ikasi behar izan nuen klaseak ematen izan da erantzuna irakasle lana espero zuena izan bazen galderari. Klaseak ematen ikasteko, gehienetan ondoan zeudenei laguntza eskatzen zuen edo bakarrik hauen lanean fijatzen.
Lan guztietan bezala, daude momentu onak eta momentu txarrak, eta hauen artean krisiak bizi izan ditu. Krisi larrienak, inpotentzia eta ekonomiagatik izan dira. Inpotentzia krisiak ikasle batengatik izan ziren eta hauen konportamenduagatik, aurre egiteko eta bideratzeko aguantatzea tokatzen zen eta pixka bat aldatzea tratua. Beste aldetik, ekonomiagatik izan zuen krisi bakarrari, ezin izan zion aurre egin. Aurrekontu ekonomikoa ezin zuen aldatu, ondorioz errekurtso batzuk faltan botatzen zituen eta zituen materialekin aurrera egin zuen.
Krisiak aparte momentu zailak izan ditu. Momenturik gogorrena eta zailtasunik handiena Elejabarrin gertatu zitzaidan. Ikastola horretan, ijitoei klaseak eman behar nien eta hauei klaseak ematea oso gogorra izan zen. Hauen familiak ez zuten erraztasunik jartzen eta gainera ikasleen errespetu faltak egunero ikusten nituen.

Eskola guztietan bezala, irakaslean hainbat harreman mota dituzte, familiarekin, ikasleekin eta beste irakasleekin. Beste irakasleekin daukan harremana, uste du garrantzitsua dela. Daraman urteotan esan dezake suerte handia izan duela beti giro ona izan duelako. Harreman ona izatea oso lagungarria da lan egiteko, errazagoa da lan egitea eta gainera lankidetza sustatzen da. Aberastasuna sortu dezake horrelako harreman on bat izatea, ez bakarrik umeetan baizik eta guri aberastu dezakegu. Familiekin harremana oso estua dela edo behintzat izatea saiatzen da, berriz ere garrantzitsua dela esan dit. Datu moduan gehitu du gaur egungo eskola eta lehengo eskolaren artean, familiak asko aldatu direla. Hauen arteko distantzia gero eta handiagoa da. 1988tik daramatzat klaseak ematen eta familia batzuekin maitasuna sentitzera heldu naiz. Zure amarekin aurkitzen naizenean beti egoten naiz hizketan 10 bat minutu eta ez soilik zure amarekin. Azkenean “el roce hace el cariño”. Azkenik, umeekin duen harremana hiru harremanetako estuena da. Guztiak modu berean tratatzen saiatzen da, baina beti dago baten bat behar duela atentzio gehiago. Azkenean atentzio berezia duten umeak bideratzen amaitzen du. Beste alde batetik, ama izan zenean gauzak beste modu batez ikusten hasi zen eta hori denborarekin gauzak ere aldatu egin direla esan dit.
Elkarrizketarekin jarraitzeko, eskolak izan dituen aurrerapenei buruz galdetu diot. Ez dakit zergatik, baino espero nuen horrelako galdera izan da esandako lehenengo gauza. Jarraitzeko, esan dit aurrerapen nagusienak teknologia arloan izan dela. Hauei buruz, ez ditu gauza txarrak esaten: lanak azkarrago egiten ditut, denbora gehiago daukat beste ekintzetan zentratzeko eta gainera askoz erosoago egiten dugu lan. Dena den, daude gauza batzuk ez direla aldatzen. Momentu horretan, klaseari begirada bat eman diot eta ikusi dut bakarrik zegoela ordenagailu bat, orduan galdetu diot ea zerbait gehiago bazegoen teknologiari begira. Bere erantzuna hau izan da: ez, eskola publikoa denez, ez dugu aurrekontu ekonomiko handia eta ezin ditugu gauza garestiak izan klaseetan. Batzuetan faltan botatzen ditut errekurtso berriak.

Pertsona honi, diziplina hitza entzutea ez zaio gustatu, bera nahiago du ARAUAK hitza erabiltzea. Uste du arauen bidez umeek mugak izango dituztela eta garrantzitsuak direla funtzionatzeko. Leku guztietan behar dira arauak bizitzeko. Azkenean, hezteko beharrezkoak dira arauak esan zuen galderari erantzuna emateko. Galdera sortarekin amaitzeko, azken galdera aurrekoarekin lotu du. Hasieran, bakarrik espero dut gurasoek nire lana baloratzea. Beti egiten dut batzar bat kurtso hasieran konplizitatea lortu ahal izateko, horrela seme-alaben heziketa errazagoa izateko. Gurasoek lagundu behar dute eta ez oztopatu askok egiten duten moduan. Gurasoak dira heziketari hasiera ematen diotenak etxean. Gurasoei buruz, baita ere esan dit gaurkoak eta lehen zeudenak guztiz desberdinak direla. Lehen askoz gehiago inplikatzen ziren beren seme-alaben heziketan. Familia eredua aldatu egin da azken urteotan, gainera, gero eta atzerritar gehiago daude eta diferentzia handia ikusten da hauen eta hemengo familien artean.

martes, 3 de noviembre de 2015

Hezkuntzarekin zerikusia daukan zer kritikatzen da labuburmetrai hauetan ?

Hemen haurrekin landu daitezkeen hainbat laburmetrai uzten dizkizuegu. Bertan laburmetrai bakoitzen zer lantzen den azaltzen dugu.


EL VENDEDOR DE HUMO:

Kontsumismoa argi ikusten da, bi emakumeak poltsak eskatzen dituztenean adibidez. Kanpoko irudia oso garrantzitsua dela ere kritikatzen du honek, gero saltzailea agertzen den modukoa ez dela ikusten da, gizon zahar bat da berez.


EL HOMBRE OSQUESTA:

Kontsumoa kritikatzen du laburmetrai honek, edozer gauza egiteko gai direla agertzen da dirua irabaztekotan. Umeen ilusioa kontuan hartzen ez dela ere azaltzen du.


EL VIAJE DE SAID:

Gaur  egungo egunerokotasunean gertatzen ari diren egoerak agertzen dira laburmetrai  honetan. Sozialki nolakoak garen kritikatzen du, politika ere kritikatzen du eta diruarekin ze egoistak garen ere kritikatzen du. Horrez gain, gaur egun dagoen arrazakeria ere agertzen da. Laburmetrai  honen protagonista hori Espainian hori guztia dagoela ikusirik ( bere ametsetan) eta etxera itzultzen denean pozik agertzen da etxean duenarekin konforme.


Lagungarri izango zaizuelakoan,

Ainara Mantxola, Mikel Ruiz, Aiala Zurimendi eta Irati Preciado


martes, 27 de octubre de 2015

la decision de anne

    Balore edota dilema moralak ( medikuak argi uzten du ez-legala dela).

Pelikula honen hasieran katen gaixotasuna jakiten denean, haien gurasoei aukera bat ematen die medikuak, katen gaixotasuna sendatzeko beste ahizpa bat izatea odol berdinarekin, bi gorputzak konpatibleak izan daitezen.
Gaur egun hauetako kasu asko ikus ditzakegu, gurasoak beren semeak sendatzeko edozer gauza egiteko gai direlako. Ni haien lekuan egongo banintz gauza bera egingo nukeela uste dut, organo bat erostea nire semea sendatzeko. Legala ez den gauza bat da baina jende askok egiten du gaur egun, batez ere dirudunak. Oraindik ama ez naizenez ezin dut ziur zer egingo nukeen esan baina hori egingo nukeela uste dut, txarto egiten ari naizela pentsatu gabe.

  Emozioak: senar-emaztearenak eta seme alabenak.
·         Epaiketan Jesse lehertu  egiten denean eta Annei egia esateko esaten dionean.
·         Familia guztia hondartzara joaten denean Katen azkeneko egunetan daudela jakinda.
·         Annek Katei organo eta odol gehiago ez donatzeko erabakia hartzen duenean.

    Familiaren kontzeptua pelikulan ( pertsonai bakoitzaren ezaugarriak eta erlazioak aipa daitezke)

Ama Sara: oso familiarra eta burugogorra da, bere seme-alabak asko maite ditu. Zerbait lortu nahi duenean edozer gauza egiteko gai da. Oso erlazio ona du Katekin, bere alaba gaixoa, eta beti bere ongizatean pentsatzen du. Anne asko maite du bebai, baina bere begietako neskatxa Kate da. Hain zentratua dago katen gaixotasunean non bere semea Jesseren dislexiaz ez dela jabetzen.

Aita Brian: asko maite ditu bere familiarrak baina oso lasaia da eta erabakiak lasaitasunez hartzen ditu inongo presarik gabe, erabaki onena hartu nahi baitu. Kate eta Anne bere alabak berdintasunez maite ditu eta askotan bere buruari galdetzen dio ea txarto egin ote duten Annei hainbeste presioa sartzen.

Kate: neskatxo gaixoa da, oso ausarta eta indartsua. Bere familiarrak asko maite ditu bebai eta berarengatik egiten duten guztia eskertzen die. Anne asko maite du, bera izan delako hainbeste bizirik irautearen arrazoia. Beraz, Anneri eskatzen dio emantzipazio medikua eskatzea, gehiago ezin duelako eta hil nahi delako.

Jesse: anaia da, pelikularen hasieran oso isila dela ikusten da baina epaiketan bera da dena errazten duena. Oso indartsua da, beraren gurasoen eta arreben liskarrak egunero entzuten dituelako.

Anne: oso familiarra da eta asko maite du bere ahizpa, horregatik berak eskatutakoa egiten du inongo arazorik gabe. Oso ausarta eta indartsua da bebai nahiz eta 11 urte izan. Erabakiak bere kabuz hartzeko gai denez heldua dela esan dezakegu.

Izekoa: ez da pelikuan asko agertzen, bere ahizpa ( Sara) asko maite du eta behar duen gauzetan lagundu egiten dio.

    Gaixotasuna: bakoitzaren jarrera arazo honen aurrean ( ama Sara, aita Brian, Kate, Jesse, Anne, izekoa…)

Ama Sara: asko eragin zion bere alabak holako gaixotasun larri bat izateak eta hortaz, lan egiteari utzi zion bere alaba maitea zaintzeko. Bere alaba Kate hainbeste maite duenez, bere gainontzeko seme-alabak alde batera uzten ditu eta haien onuretaz ahazten da.

Aita Brian: familia honen oinarria da, berak loturik mantentzen ditu eta liskarrak daudenean beti erdian dago hauek konpontzen saiatzen delako . katentzat onena egiten du beti, adibidez, pelikularen amaieran hondartzara joan nahi zuen eta aitak
hondartzara eramaten du bere onerako egiten duela uste duelako.

Kate: bere gaixotasuna gainditzen saiatzen da baina azkenean ezin du gehiago eta bere ahizpari eskatzen dio laguntza.

Jesse: bere familiar guztiak bezala katen onuran pentsatzen du beti eta horregatik katen sekretua gordetzen du epaiketa den arte.

Anne: asko maite duenez kate eskatzen diona egiten du nahiz eta ez du nahi bere ahizpagatik egiten du.


Izekoa: kate animatzen saiatzen da eta bere ondoan egoten da beti, momentu hain latzetan oso garrantzitsua delako familia ondoan izatea.



filmearen link-a: 

https://www.youtube.com/watch?v=smzx86v4Fvc

martes, 20 de octubre de 2015

ZERTARAKO ESKOLA XXI. MENDEAN?



 SARRERA

Hezkuntza gizakia osotasunean garatzeko ematen den prozesua da, jaiotzen garen momentutik heriotzararte. Hiru hezkuntza mota daude; hezkuntza formala, ez formala eta informala. Hezkuntza formala guztiz instituzionalizatutako, kronologikoki mailakatutako eta hierarkikoki antolatutako hezkuntza sistema da,  Haur Hezkuntzako lehen momentutik unibertsitateko azken urteraino hedatzen dena. Hezkuntza ez formala aldiz, eskolaz kanpo (aisialdian) jasotzen den hezkuntza mota da eta planifikatuta  egon daiteke. Azkenik hezkuntza informala dugu, honek bizitza guztian zehar garatutako prozesu bati egiten dio erreferentzia. Prozesu horretan zehar gizakiak, eguneroko esperientzia eta ingurunearekin edukitako erlazioari esker, ezagutza eta trebetasunak lortuko ditugu gehienetan intentziorik gabekoak izaten dira.


XXI. MENDEKO ESKOLA

Guk lan honetan hezkuntza formalari egingo diogu erreferentzia, bereziki XXI. mendeko eskolei. Eskola gizakiontzat gaur egun derrigorrezkoa da, bertan  gizakiak ezagutzak jasotzen ditu eta pertsona bezala  garatzen laguntzen duen erakundea da.

Eskola antzinako Grezian sortu zen, horrez geroztik, eskolak aldaketa nabariak jasan izan ditu. Garai bateko hezkuntza educaren (eskola tradizionalean) oinarritzen zen. Educareren ezaugarrietako batzuk hauek dira:
·                     *Kanpotik barrurazko prozesua, hau da, inposatutakoa.
·                     *Hezitzaileak hezigaia edo ikaslea elikatuko du.
·                     * Hezitzaileak bakarrik dauka beharrezko elikagaia.
·                      *Hezitzailearen autoritatea.

Aipatutako hezkuntza mota honetan hezitzaileak inposatutakoa bete behar zen. Horren ondorioz, ez ziren haurren beharrak asetzen, haien garapena ez zen kontuan hartzen ezta behar bereziak zituzten haurrenak ere eta ikasleek hezitzailearen aginduak betetzen ez bazituzten eta eskolak eskatzen zuen mailara iristen ez baziren zigor fisikoak jasan behar izaten zituzten.

Eskerrak, gizarteak aurrera pausu handia eman duela hezkuntza ereduari dagokionez, hau da, educaretik educerera saltoa ematea. Hala ere, esan beharra dago, educerek educaretik ezaugarri batzuk hartzen dituela. Educereren ezagarri aipagarrienak honako hauek dira:
 *Hezigaia hezkuntzaren prozesuaren eragile aktibo bihurtzen du.
 *Hezigaiak berak garatuko du bere ikaskuntza prozesua.
 *Hezitzailearen estimulazioa edo gidaritza jasoko du
 *Ikaslea da protagonista.
·                      *Ikaslearen aukerak kontuan hartzen dira.

Educeren aipatu dugun bezala ikaslea da protagonista, beraz, esan dezakegu irakasleak haurrak behatu eta beraien beharrak asetzen saiatzen direla, heziketa egoki bat eman diezaieten.

XXI. mendeko gizartean  aldaketa sozialak aurrera pausu handiak eman dituztela esan dezakegu. Eskola tradizionalaren puntuak galtzen joan dira,  erlijioa adibidez. Ezagutza etengabe aldatzen ari da eta egoera gero eta konplexuagoak sortzen ari dira.

Gainera kultur berdintasunerako ahalegin nabarmena antzematen da: asko etxetik irten gabe egoten ziren, gurasoei lotsa ematen baitzen horrelako seme-alabak izatea hizkuntzak, modak, ohiturak… Ekonomiaren desoreka eta gizarte bazterketa handituz doaz, baina beste alde batetik, esan dezakegu inklusioa gero eta gehiago sustatzen ari dela gizarte honetan eta batez ere eskoletan.

“Denek onartzen dute heziketa integratzailea beharrezkoa eta baliagarria dela jarrera bereizgarriak aldatzen laguntzeko”.
 Itziar Usabiagak HIK HASI aldizkaria

Gaur egungo eskolak egokitzen ari dira ezgaitasunak dituzten pertsonentzako, hau aurrerapauso handia dela ikusten dugu garai batean ezgaitasunak zituzten pertsonak ez baitziren onartuak gizartean eta ez zituzten erraztasunak bere heziketan aurrera egin ahal izateko, pertsona hauei marjinatu egiten zitzaien. XXI. mendeko eskoletan aldiz, ez dira horrelako egoerak ikusten. Oraingo hezkuntza honetan eskolak prestatuta daude ezgaitasunak dituzten ikasleei egokitutako baliabideak eskaintzen. Adibidez, eskola askotan ikus dezakegu igogailuen instalazio berria gurpildun aulkian dauden ikasleentzat pentsatua, baita ere, itsuei zuzendutako hizkuntza txertatua.

Hau guztia dela eta, esan dezakegu, eskola inklusiboak ikasle guztien beharrak betetzeaz arduratzen dela, bakoitzaren ezaugarri pertsonal, psikologiko, pedagogiko… ezberdinak kontuan hartzen dituztela, beharrak non dauden atzematen eta hauei aurre egiteko konponbideak bilatzen saiatzen dira, denek hezteko aukera izan dezaten. Eskola mota honen helburu nagusienetako bat, bere ikasleak dibertsitatean eta diskriminaziotik at hezi ahal izateko oinarria jartzea da. Ondorioz, edozein ikasleek izan ditzaketen beharrei, irtenbideak bilatzen saiatzen da gaur egungo eskola.

Esan beharra dago, orain bizitzen ari garen krisi sozial honek ere eragina duela heziketan. Honekin esan nahi duguna da, ikasleek izugarrizko presioa jasan behar izaten dugula gure etorkizunari begira, izan ere, ikasketak amaitu eta gehiengoak enplegurik ez dugu lortzen. Ondorioz, gehiengoak egiten ari garen ikasketekin aurrera jarraitzen dugu gehiago formatuz. Hau oso onuragarria izan daiteke baina bere alde txarrak ere baditu. Hots, hauetako bat, gizartean sortzen ari den lehia da, enplegua lortzeko aldetik geroz eta titulu gehiago izan, orduan eta aukera gehiago dituzula lan egiteko transmititzen du gizarteak. Guzti honekin esan nahi duguna da, gaur egungo eskoletan presio handia jasaten dela haur eta gurasoen arteko lehiakortasuna geroz eta handiago delako.

Lehen aipatu dugun bezala, eskola tradizionalean berezitasunak zituzten ikasleek ez zuten inolako laguntzarik, baina denborak aurrera egin ahala, pedagogo batzuei esker egoera hori aldatu izan da. Pedagogo horietako bat Maria Montessori dugu.

 Italiar emakume honek ingeniaritza, biologia eta medikuntzaa ikasketak burutu zituen. Italiako lehen mediku emakumea bihurtu zen, baina emakume izateagatik ospitaleetan aritzeko baimena ukatu eta adimen urriko haurrekin hasi zen lanean. Haur hauekin lanean zegoen bitartean, ikusi zuen  haur hauek euren ahalmenak eduki eta garatu zitzaketela. Haur hauek bizitza hobe bat merezi zutela uste zuen eta ez zituen ikusi gizarterako karga bat bezala. Montessorik izan zituen teoria pedagogikoak haur hauekin hasi zen garatzen. Pedagogo honek, haurra ezagutu eta bere beharren arabera heziketa egoki bat ematen saiatzen zen.

Hau izan zen Montessorik garatu zuen teoriaren ideia garrantzitsuenetarikoak:
·         Umeen burmuin absorbentea: haurrak inkozienteki ikasten dute, baina ezagutza hauek kontziente bihurtzen dira gutxinaka-gutxinaka. Hau da, umeek bere ingurunean ikusten duten guztia barneratzen dute erraztasunez.
·         Periodo sentikorrak: umeak gaitasunak eskuratzen dituzte era naturalean eta gaitasun hauek lagungarriak izango dira kanpoko munduarekin erlazionatzeko.
·         Prestatutako ingurumena: umeen ingurunea garrantzitsua da haien gaitasuna modu egokian garatzeko. Guztiz beharrezkoa da ingurune hori haien beharrei eta ezaugarriei egokituta egotea.
·         Helduaren rola: Montessorik zioen helduek bitartekaritza lana egin behar zutela, hau da, umeei unean uneko baliabide egokiak bermatzea.

“Ayudame ha hacerlo por mi mismo”
Maria Montessori

Esaldi hau oso erlazionatua ikusten dugu XXI. mendeko eskolekin, izan ere, gaur egun ikasleek lorpenak beraien kabuz lortzen dituztela esan dezakegu, nahiz eta irakasleak lorpen horiek lortzeko baliabide egokiak eskaintzen dizkien ikasleei. Azken finean, heziketa on bat lortzea irakasle eta ikaslearen arteko hartu-eman zuzen bat dela argi dago. Horregatik, azpimarratzekoa da, irakasleak haurra ezagutzeko beharra duela honen beharrak zeintzuk diren identifikatzeko eta hauei aurre egiteko metodo edo modu egokiena martxan jartzeko.

XXI. mendean esan dezakegu familiak eskolaren esku utzi dituztela zenbait eskumen. Umeak eskolaratze prozesuan aurrera egin ahala gurasoek eskolarekiko erakusten duten distantzia areagotzen doa. Esan dezakegu, Haur Hezkuntzan eskola-familia arteko harremana nabariagoa dela Lehen Hezkuntzan baino. Zer esanik ez DBH eta batxilergoan. Unibertsitate mailan aldiz ikaslea autonomoa da eta harreman hori ez da beharrezkoa. Hala eta guztiz ere, estatuak badu garrantzia heziketan, izan ere, bera da curriculum-eko gaiak zehazten dituena. Horrez gain, gurasoek ere badute heziketaren parte hartzeko beharra. Hauek bai dira, baloreak eta beste zenbait ezagutza haurrei transmititzen dituzten agenteak.

Hau guztia dela eta, laburbilduz, esan dezakegu hezkuntzak aurrera pausu handiak eman dituela azken urteotan. XXI. mendeak bizitzeko ikasleak prestatu behar ditugu, XX. mendean prestatutako irakasleekin, eta XIX. mendeko egitura duen hezkuntza sisteman.


ONDORIOAK

Lan honi amaiera emateko, esan beharrekoa da, XXI. mendeko gure ikuspuntutik hezkuntzaren helburu nagusienak hauek direla:

Irakasleek ikasleekiko eta ikasleen arteko trataera berdinak (genero bereizketarik ez, begiko umerik ez) izatea eta errespetuz jokatzea.

Denok dakigun bezala gizartea gizaki guztiak osatzen dugu, hau da, denak talde bat garela esan dezakegu. Beraz esan dezakegu, talde lana sustatzeak gizartean ondorio onak izango dituela, haurrek arauak errespetatzen ikasi beharra dute gero kalera irteterakoan modu egokian elkarbizitzen jakiteko.

Eskoletan inklusioa oso garrantzitsua dela azpimarratzen dugu gaur egungo gizartean aniztasuna oso garrantzitsua delako eta honek gure gizarte hau aberatsa egiten duelako.

Sozializazioari dagokionez, gizartean onartua izateko eta bizitzan aurrera egiteko beharrezkoa da. Ez dugu ahaztu behar sozializazioa jaiotzen garen unetik heriotzarainoko prozesua dela.

Irakasleen lana eskolan oso garrantzitsua da, hauek bitartekaritza lana egin behar dutelako. Irakasleek ikasleen beharrak identifikatuko dituzte eta hauei erantzun egoki bat emateko beharrezko baliabideak edo materiala eskaini behar dizkiote haurrek garapen egokia izan dezaten.

Gure ustez, nabarmentzekoa da irakasleen formakuntza. Formakuntza hau aktiboa izan behar dela pentsatzen dugu, horrela, irakasleek momenturo formatzen (ikastaroak, formakuntzak…) jarraitu behar dute. Hauek ezin baitira atzean gelditu eredu bat direlako ikasle guztientzat. Hau da, etengabeko formakuntza aktiboa jaso behar dute, hezkuntzan denbora pasatzen den heinean aurrerapenak ematen direlako.

Azken finean, hezkuntzaren xedeek gure gogoetatik abiatu behar dute jende askea eta kultur identitatea duena lortzeko. Hori litzateke gure herriak egin lezakeen ekarpenik ederrenetarikoa.


BIBLIOGRAFIA

CAMINO, I. eta MURUA, H. (2012). Hezkuntzaren Teoria eta Historia. Madril: Delta Publicaciones.
  




ERANSKINAK



Egileak: Irati Preciado, Mikel Ruiz, Aiala Zurimendi eta Ainara Mantxola

miércoles, 30 de septiembre de 2015

ONGI ETORRI!

Ongi etorri gure Blogger-era!!!

Gu Irati, Aiala, Mikel eta Ainara gara, Haur Hezkuntzako ikasleak. Irati Iruneatik dator, Aiala eta Mikel Bilbotik eta Ainara Legazpitik.

Laurak Haur Hezkuntzako Teknikariak gara eta oso neska-mutil alai eta langileak gara. Guk uste dugu talde aproposa osatzen dugula lanerako.

Haur Hezkuntza egitea erabaki dugu haurrekin egotea gustoko dugulako eta haurren garapena interesgarria iruditzen zaigulako. Horrez gain, haurrekin badugu esperietzia eta hauen garapenaren inguruan gehiago informatzea gustatuko litzaiguke beraiekin lan egiteko. Hirurok etorkizunean Irakasle edo Hezitzaile izan nahi dugu!

Espero dugu gure Blogg-a zuen gustokoa izatea,



Irati, Aiala, Mikel eta Ainara