ELKARRIZKETA MIKEL
Gaur nire irakaslea izan zen
pertsonarekin egon naiz elkarrizketa egiteko. Lehenik eta behin, elkarrizketarekin
hasteko, galdetu diot ea zer ikasi zuen. Galdera honi erantzuna emateko, esan
dit BUP eta COU ikasi zituela lehenik eta behin, honen ondorioz selektibitatea
egitea erabaki zuen (nahiz eta derrigorrezkoa ez izan). Bere ikasketekin
jarraitzeko magisteritza ikasten hasi zen, 3 urtetako karrera zena. Bakarrik
zegoen erdaraz egiteko posibilitatea, gainera berak ez zekien euskaraz
oraindik. Behin amaituta langabezian sartu zen eta hau aprobetxatzeko EGA atera
zuen.
Irakasle moduan lan egitea, ez zen erraza izan. Zuzenean
ez zen hasi irakasle moduan, hasi zen ordezkapenak egiten eta ondoren “interino”
izatera pasa zen. Ordezkari bezala 1988an hasi zen eta “interino” izatera
1997an pasatu zen. Bost alditan aurkeztu zen oposaketak egitera eta azkenean
2007an gainditu egin zituen. Berak esan zidan moduan, hasiera oso gogorra izan nuen, leku askotatik mugitu behar nintzen eta
ikastola guztietara egokitu behar nintzen hilero.
Hasi zenetik, beti egin du lan
eskola publikoetan eta ez du soilik haur hezkuntzan lan egin, baita ere lehen
hezkuntzan aritu da. Eskola askotan egin du lan, hainbeste dira ezin izan
dituela guztiak gogoratu. Baina bai esan didala zer motatako metodoak erabili
dituen;” Txomin Aresti” deitzen den ikastolan, Amaraberri metodo erabili zuen.
“Elejabarrin ikastolan” berriz comunidad
de aprendizaje erabili zuen, bestelako metodoak ez ditu kontuan hartu,
baino gehitu dit bere lankideetatik gauza asko atera dituela. Azkenean, irakasle bakoitza klase emateko
era desberdina sortzen du.
Irakaslez aparte, pertsona
honek, ardura desberdinak izan ditu. 08-09 ikasturtean, “Elejabarri”-n
ikastolan zegoela, ikasketa burua ardura hartu zuen. Geroago “Arangoiti”
ikastolan ardura berdina izan zuen 11-12 eta 12-13 ikasturteetan. Izan duen
beste ardura bat, koordinatzailea izan zen baina ezin izan dit ikasturtea esan.
Irakasle moduan hasi nintzenean espero nuena izan zen, aldiz praktikak
lehen hezkuntzan egin nituen. Nahiz eta espero nuena izan, ikasi behar izan
nuen klaseak ematen izan da erantzuna irakasle lana espero zuena izan bazen
galderari. Klaseak ematen ikasteko, gehienetan ondoan zeudenei laguntza
eskatzen zuen edo bakarrik hauen lanean fijatzen.
Lan guztietan bezala, daude
momentu onak eta momentu txarrak, eta hauen artean krisiak bizi izan ditu.
Krisi larrienak, inpotentzia eta ekonomiagatik izan dira. Inpotentzia krisiak ikasle
batengatik izan ziren eta hauen konportamenduagatik, aurre egiteko eta
bideratzeko aguantatzea tokatzen zen eta pixka bat aldatzea tratua. Beste
aldetik, ekonomiagatik izan zuen krisi bakarrari, ezin izan zion aurre egin.
Aurrekontu ekonomikoa ezin zuen aldatu, ondorioz errekurtso batzuk faltan
botatzen zituen eta zituen materialekin aurrera egin zuen.
Krisiak aparte momentu zailak
izan ditu. Momenturik gogorrena eta
zailtasunik handiena Elejabarrin gertatu zitzaidan. Ikastola horretan, ijitoei
klaseak eman behar nien eta hauei klaseak ematea oso gogorra izan zen. Hauen
familiak ez zuten erraztasunik jartzen eta gainera ikasleen errespetu faltak
egunero ikusten nituen.
Eskola guztietan bezala,
irakaslean hainbat harreman mota dituzte, familiarekin, ikasleekin eta beste
irakasleekin. Beste irakasleekin daukan harremana, uste du garrantzitsua dela. Daraman urteotan esan dezake suerte handia
izan duela beti giro ona izan duelako. Harreman ona izatea oso lagungarria da
lan egiteko, errazagoa da lan egitea eta gainera lankidetza sustatzen da.
Aberastasuna sortu dezake horrelako harreman on bat izatea, ez bakarrik umeetan
baizik eta guri aberastu dezakegu. Familiekin harremana oso estua dela edo
behintzat izatea saiatzen da, berriz ere garrantzitsua dela esan dit. Datu
moduan gehitu du gaur egungo eskola eta lehengo eskolaren artean, familiak asko
aldatu direla. Hauen arteko distantzia gero eta handiagoa da. 1988tik daramatzat klaseak ematen eta
familia batzuekin maitasuna sentitzera heldu naiz. Zure amarekin aurkitzen
naizenean beti egoten naiz hizketan 10 bat minutu eta ez soilik zure amarekin.
Azkenean “el roce hace el cariño”. Azkenik, umeekin duen harremana hiru
harremanetako estuena da. Guztiak modu berean tratatzen saiatzen da, baina beti
dago baten bat behar duela atentzio gehiago. Azkenean atentzio berezia duten
umeak bideratzen amaitzen du. Beste alde batetik, ama izan zenean gauzak beste
modu batez ikusten hasi zen eta hori denborarekin gauzak ere aldatu egin direla
esan dit.
Elkarrizketarekin jarraitzeko,
eskolak izan dituen aurrerapenei buruz galdetu diot. Ez dakit zergatik, baino espero nuen horrelako galdera izan da
esandako lehenengo gauza. Jarraitzeko, esan dit aurrerapen nagusienak
teknologia arloan izan dela. Hauei buruz, ez ditu gauza txarrak esaten: lanak azkarrago egiten ditut, denbora
gehiago daukat beste ekintzetan zentratzeko eta gainera askoz erosoago egiten
dugu lan. Dena den, daude gauza batzuk ez direla aldatzen. Momentu
horretan, klaseari begirada bat eman diot eta ikusi dut bakarrik zegoela
ordenagailu bat, orduan galdetu diot ea zerbait gehiago bazegoen teknologiari
begira. Bere erantzuna hau izan da: ez,
eskola publikoa denez, ez dugu aurrekontu ekonomiko handia eta ezin ditugu
gauza garestiak izan klaseetan. Batzuetan faltan botatzen ditut errekurtso
berriak.
Pertsona honi, diziplina hitza
entzutea ez zaio gustatu, bera nahiago du ARAUAK hitza erabiltzea. Uste du
arauen bidez umeek mugak izango dituztela eta garrantzitsuak direla
funtzionatzeko. Leku guztietan behar dira
arauak bizitzeko. Azkenean, hezteko
beharrezkoak dira arauak esan zuen galderari erantzuna emateko. Galdera
sortarekin amaitzeko, azken galdera aurrekoarekin lotu du. Hasieran, bakarrik espero dut gurasoek nire lana baloratzea. Beti
egiten dut batzar bat kurtso hasieran konplizitatea lortu ahal izateko, horrela
seme-alaben heziketa errazagoa izateko. Gurasoek lagundu behar dute eta ez
oztopatu askok egiten duten moduan. Gurasoak dira heziketari hasiera ematen
diotenak etxean. Gurasoei buruz, baita ere esan dit gaurkoak eta lehen
zeudenak guztiz desberdinak direla. Lehen askoz gehiago inplikatzen ziren beren
seme-alaben heziketan. Familia eredua
aldatu egin da azken urteotan, gainera, gero eta atzerritar gehiago daude eta
diferentzia handia ikusten da hauen eta hemengo familien artean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario