SARRERA
Hezkuntza
gizakia osotasunean garatzeko ematen den prozesua da, jaiotzen garen momentutik
heriotzararte. Hiru hezkuntza mota daude; hezkuntza formala, ez formala eta
informala. Hezkuntza formala guztiz instituzionalizatutako, kronologikoki
mailakatutako eta hierarkikoki antolatutako hezkuntza sistema da, Haur Hezkuntzako lehen momentutik
unibertsitateko azken urteraino hedatzen dena. Hezkuntza ez formala aldiz,
eskolaz kanpo (aisialdian) jasotzen den hezkuntza mota da eta planifikatuta egon daiteke. Azkenik hezkuntza informala
dugu, honek bizitza guztian zehar garatutako prozesu bati egiten dio
erreferentzia. Prozesu horretan zehar gizakiak, eguneroko esperientzia eta
ingurunearekin edukitako erlazioari esker, ezagutza eta trebetasunak lortuko
ditugu gehienetan intentziorik gabekoak izaten dira.
XXI. MENDEKO ESKOLA
Guk lan
honetan hezkuntza formalari egingo diogu erreferentzia, bereziki XXI. mendeko
eskolei. Eskola gizakiontzat gaur egun derrigorrezkoa da, bertan gizakiak ezagutzak jasotzen ditu eta pertsona
bezala garatzen laguntzen duen erakundea
da.
Eskola
antzinako Grezian sortu zen, horrez geroztik, eskolak aldaketa nabariak jasan
izan ditu. Garai bateko hezkuntza educaren
(eskola tradizionalean) oinarritzen zen. Educareren ezaugarrietako batzuk
hauek dira:
· *Kanpotik barrurazko prozesua, hau da, inposatutakoa.
· *Hezitzaileak hezigaia edo ikaslea elikatuko du.
· * Hezitzaileak bakarrik dauka beharrezko elikagaia.
· *Hezitzailearen autoritatea.
Aipatutako
hezkuntza mota honetan hezitzaileak inposatutakoa bete behar zen. Horren
ondorioz, ez ziren haurren beharrak asetzen, haien garapena ez zen kontuan
hartzen ezta behar bereziak zituzten haurrenak ere eta ikasleek hezitzailearen
aginduak betetzen ez bazituzten eta eskolak eskatzen zuen mailara iristen ez
baziren zigor fisikoak jasan behar izaten zituzten.
Eskerrak,
gizarteak aurrera pausu handia eman duela hezkuntza ereduari dagokionez, hau
da, educaretik educerera saltoa
ematea. Hala ere, esan beharra dago, educerek
educaretik ezaugarri batzuk hartzen dituela. Educereren ezagarri aipagarrienak honako hauek dira:
*Hezigaia hezkuntzaren prozesuaren eragile aktibo
bihurtzen du.
*Hezigaiak berak garatuko du bere ikaskuntza prozesua.
*Hezitzailearen estimulazioa edo gidaritza jasoko du
*Ikaslea da protagonista.
· *Ikaslearen aukerak kontuan hartzen dira.
Educeren aipatu dugun bezala
ikaslea da protagonista, beraz, esan dezakegu irakasleak haurrak behatu eta
beraien beharrak asetzen saiatzen direla, heziketa egoki bat eman diezaieten.
XXI. mendeko gizartean aldaketa sozialak aurrera pausu handiak eman dituztela
esan dezakegu. Eskola tradizionalaren puntuak galtzen joan dira, erlijioa adibidez. Ezagutza etengabe aldatzen
ari da eta egoera gero eta konplexuagoak sortzen ari dira.
Gainera kultur berdintasunerako ahalegin nabarmena
antzematen da: asko etxetik irten gabe egoten ziren, gurasoei lotsa ematen baitzen
horrelako seme-alabak izatea hizkuntzak, modak, ohiturak… Ekonomiaren desoreka
eta gizarte bazterketa handituz doaz, baina beste alde batetik, esan dezakegu
inklusioa gero eta gehiago sustatzen ari dela gizarte honetan eta batez ere
eskoletan.
“Denek onartzen dute heziketa integratzailea beharrezkoa eta
baliagarria dela jarrera bereizgarriak aldatzen laguntzeko”.
Itziar Usabiagak HIK HASI aldizkaria
Gaur egungo eskolak egokitzen ari dira ezgaitasunak dituzten
pertsonentzako, hau aurrerapauso handia dela ikusten dugu garai batean
ezgaitasunak zituzten pertsonak ez baitziren onartuak gizartean eta ez zituzten
erraztasunak bere heziketan aurrera egin ahal izateko, pertsona hauei marjinatu
egiten zitzaien. XXI. mendeko eskoletan aldiz, ez dira horrelako egoerak
ikusten. Oraingo hezkuntza honetan eskolak prestatuta daude ezgaitasunak
dituzten ikasleei egokitutako baliabideak eskaintzen. Adibidez, eskola askotan
ikus dezakegu igogailuen instalazio berria gurpildun aulkian dauden
ikasleentzat pentsatua, baita ere, itsuei zuzendutako hizkuntza txertatua.
Hau guztia dela eta, esan dezakegu, eskola inklusiboak
ikasle guztien beharrak betetzeaz arduratzen dela, bakoitzaren ezaugarri pertsonal,
psikologiko, pedagogiko… ezberdinak kontuan hartzen dituztela, beharrak non
dauden atzematen eta hauei aurre egiteko konponbideak bilatzen saiatzen dira,
denek hezteko aukera izan dezaten. Eskola mota honen helburu nagusienetako bat,
bere ikasleak dibertsitatean eta diskriminaziotik at hezi ahal izateko oinarria
jartzea da. Ondorioz, edozein ikasleek izan ditzaketen beharrei, irtenbideak
bilatzen saiatzen da gaur egungo eskola.
Esan beharra dago, orain bizitzen ari garen krisi sozial
honek ere eragina duela heziketan. Honekin esan nahi duguna da, ikasleek
izugarrizko presioa jasan behar izaten dugula gure etorkizunari begira, izan
ere, ikasketak amaitu eta gehiengoak enplegurik ez dugu lortzen. Ondorioz,
gehiengoak egiten ari garen ikasketekin aurrera jarraitzen dugu gehiago
formatuz. Hau oso onuragarria izan daiteke baina bere alde txarrak ere baditu. Hots,
hauetako bat, gizartean sortzen ari den lehia da, enplegua lortzeko aldetik
geroz eta titulu gehiago izan, orduan eta aukera gehiago dituzula lan egiteko transmititzen
du gizarteak. Guzti honekin esan nahi duguna da, gaur egungo eskoletan presio
handia jasaten dela haur eta gurasoen arteko lehiakortasuna geroz eta handiago
delako.
Lehen
aipatu dugun bezala, eskola tradizionalean berezitasunak zituzten ikasleek ez
zuten inolako laguntzarik, baina denborak aurrera egin ahala, pedagogo batzuei
esker egoera hori aldatu izan da. Pedagogo horietako bat Maria Montessori dugu.
Italiar emakume honek ingeniaritza, biologia eta medikuntzaa ikasketak burutu zituen. Italiako lehen mediku emakumea bihurtu zen, baina
emakume izateagatik ospitaleetan aritzeko baimena ukatu eta adimen urriko haurrekin hasi zen lanean. Haur hauekin lanean zegoen bitartean, ikusi
zuen haur hauek euren ahalmenak eduki
eta garatu zitzaketela. Haur hauek bizitza hobe bat merezi zutela uste zuen eta
ez zituen ikusi gizarterako karga bat bezala. Montessorik izan zituen teoria pedagogikoak
haur hauekin hasi zen garatzen. Pedagogo honek, haurra ezagutu eta bere beharren
arabera heziketa egoki bat ematen saiatzen zen.
Hau izan
zen Montessorik garatu zuen teoriaren ideia garrantzitsuenetarikoak:
·
Umeen burmuin absorbentea: haurrak inkozienteki ikasten
dute, baina ezagutza hauek kontziente bihurtzen dira gutxinaka-gutxinaka. Hau
da, umeek bere ingurunean ikusten duten guztia barneratzen dute erraztasunez.
·
Periodo sentikorrak: umeak gaitasunak eskuratzen dituzte
era naturalean eta gaitasun hauek lagungarriak izango dira kanpoko munduarekin
erlazionatzeko.
·
Prestatutako ingurumena: umeen ingurunea garrantzitsua da
haien gaitasuna modu egokian garatzeko. Guztiz beharrezkoa da ingurune hori
haien beharrei eta ezaugarriei egokituta egotea.
·
Helduaren rola: Montessorik zioen helduek bitartekaritza
lana egin behar zutela, hau da, umeei unean uneko baliabide egokiak bermatzea.
“Ayudame ha
hacerlo por mi mismo”
Maria Montessori
Esaldi
hau oso erlazionatua ikusten dugu XXI. mendeko eskolekin, izan ere, gaur egun
ikasleek lorpenak beraien kabuz lortzen dituztela esan dezakegu, nahiz eta
irakasleak lorpen horiek lortzeko baliabide egokiak eskaintzen dizkien
ikasleei. Azken finean, heziketa on bat lortzea irakasle eta ikaslearen arteko
hartu-eman zuzen bat dela argi dago. Horregatik, azpimarratzekoa da, irakasleak
haurra ezagutzeko beharra duela honen beharrak zeintzuk diren identifikatzeko
eta hauei aurre egiteko metodo edo modu egokiena martxan jartzeko.
XXI.
mendean esan dezakegu familiak eskolaren esku utzi dituztela zenbait eskumen.
Umeak eskolaratze prozesuan aurrera egin ahala gurasoek eskolarekiko erakusten
duten distantzia areagotzen doa. Esan dezakegu, Haur Hezkuntzan eskola-familia
arteko harremana nabariagoa dela Lehen Hezkuntzan baino. Zer esanik ez DBH eta
batxilergoan. Unibertsitate mailan aldiz ikaslea autonomoa da eta harreman hori
ez da beharrezkoa. Hala eta guztiz ere, estatuak badu garrantzia heziketan,
izan ere, bera da curriculum-eko gaiak zehazten dituena. Horrez gain, gurasoek
ere badute heziketaren parte hartzeko beharra. Hauek bai dira, baloreak eta
beste zenbait ezagutza haurrei transmititzen dituzten agenteak.
Hau
guztia dela eta, laburbilduz, esan dezakegu hezkuntzak aurrera pausu handiak
eman dituela azken urteotan. XXI. mendeak bizitzeko ikasleak prestatu behar
ditugu, XX. mendean prestatutako irakasleekin, eta XIX. mendeko egitura duen
hezkuntza sisteman.
ONDORIOAK
Lan honi
amaiera emateko, esan beharrekoa da, XXI. mendeko gure ikuspuntutik
hezkuntzaren helburu nagusienak hauek direla:
Irakasleek
ikasleekiko eta ikasleen arteko trataera
berdinak (genero bereizketarik ez, begiko umerik ez) izatea eta errespetuz jokatzea.
Denok
dakigun bezala gizartea gizaki guztiak osatzen dugu, hau da, denak talde bat
garela esan dezakegu. Beraz esan dezakegu, talde
lana sustatzeak gizartean ondorio onak izango dituela, haurrek arauak
errespetatzen ikasi beharra dute gero kalera irteterakoan modu egokian
elkarbizitzen jakiteko.
Eskoletan
inklusioa oso garrantzitsua dela
azpimarratzen dugu gaur egungo gizartean aniztasuna oso garrantzitsua delako
eta honek gure gizarte hau aberatsa egiten duelako.
Sozializazioari dagokionez, gizartean onartua
izateko eta bizitzan aurrera egiteko beharrezkoa da. Ez dugu ahaztu behar
sozializazioa jaiotzen garen unetik heriotzarainoko prozesua dela.
Irakasleen
lana eskolan oso garrantzitsua da, hauek bitartekaritza
lana egin behar dutelako. Irakasleek ikasleen beharrak identifikatuko dituzte eta hauei erantzun egoki bat
emateko beharrezko baliabideak edo materiala eskaini behar dizkiote haurrek garapen egokia izan dezaten.
Gure
ustez, nabarmentzekoa da irakasleen formakuntza. Formakuntza hau aktiboa izan
behar dela pentsatzen dugu, horrela, irakasleek momenturo formatzen (ikastaroak,
formakuntzak…) jarraitu behar dute. Hauek ezin baitira atzean gelditu eredu bat
direlako ikasle guztientzat. Hau da, etengabeko formakuntza aktiboa jaso behar dute, hezkuntzan denbora pasatzen
den heinean aurrerapenak ematen direlako.
Azken
finean, hezkuntzaren xedeek gure gogoetatik abiatu behar dute jende askea eta
kultur identitatea duena lortzeko. Hori litzateke gure herriak egin lezakeen ekarpenik
ederrenetarikoa.
BIBLIOGRAFIA
CAMINO, I. eta MURUA, H. (2012). Hezkuntzaren
Teoria eta Historia. Madril: Delta Publicaciones.
ERANSKINAK
Egileak: Irati Preciado, Mikel Ruiz, Aiala Zurimendi eta Ainara Mantxola
Lan ona; informazio ugari atera duzue eta emaitzak interesgarrika dira. Hala ere, internetgrafia aipatzeko APA aruak ez dituzue kontuan hartu
ResponderEliminar